XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EUSKARA IKASTEN HASTEN DABatzuetan nahasiak eta korapilatsuak izaten dira kausa-ondorioen hariak. Aita frankista izatea pisu mingots eta nolabait lotsagarria zuen Gabrielek, gainerako senideen abertzaletasuna kontuan izanda. Berak aitortzen zuenez, aitaren erru hori nolabait garbitu nahiak bultzatu zuen bera euskaraz ikastera. Hasi ere, 12 urterekin hasi zen, bera bakarrik eta metodorik gabe; autodidakta gisa, beraz.
Egia esan, ez zen batere erraza 1950.eko hamarkadan, non eta Bilbon, norbaitek bere kontutik euskara ikastea inolako gidaritzarik izan gabe. Alde batetik, gure literatur hizkuntza oraindik euskalkitan zatikaturik zegoen, bizkaiera eta gipuzkera nagusiak izanik. Bestalde, frankismoak euskararen inguruko arazoak askatasunez eztabaidatzeko inolako aukerarik uzten ez zuenez, gerra aurreko garbizalekeria-giroak nagusi zirauen oraindik, irtenbide egokiagorik ezagutu gabe. Eta euskara latinetik ez zetorrenez gero, garbizalekeria tentazio nabaria izaten zuten orduko euskaldun berri guztiek.
Gabriel Euzkeltzale-Bazkuna elkartearen arrautza elia gaimelduta
eskatu omen zuen, arrautza frijitu pare bat eskuratu nahirik. Eta zerbitzariak honela erantzun omen zion:
Euskara ofiziala ez zen eta inolako onespen sozialik ez zuen garai hartan, zaila izaten zen, benetan, maisu egokiak aurkitzea.